Akzioa planaren garapena
Hainbat jarduketa egin nahi dira, besteak beste ondoko hauek:
-
Osasun egitarauak ezartzea.
-
Eskualdean enplegu sorkuntza sustatzea 200.000 m2-ko industri lurrak atonduz. Ekimen horri esker astialdirako eremu handi bat atondu liteke inguruetako udalerri guztientzat.
-
Etxebizitza (babes ofizialeko 60 etxebizitzaren sustapena, burutzapen-aldian)
-
Hezkuntza (Lehen Hezkuntzako Eskola berria eraikitzeko egitaraua)
-
Astialdirako eremu gehiago atontzea nekazalturismoa eta kultura-heziketaren arloko turismoa sustatzeko.
-
Atsedenleku gehiago atontzea.
-
Hondakinak biltzeko sistema berriak ezartzea, batez ere urbanizazio berrietan, eta oztopo arkitektonikoei buruzko arautegi guztiak betetzea.
-
Informazio-orria soartzea, herritarrei ingurugiroaren arloan, Izadiaren artapenaren arloan eta abarreko arloetan egiten diren jarduketan berri emateko.
Hitz gutxitan, azpimarratu behar dugu ezen, "Agenda 21 - Udalak" prozesu batean herritarren partaidetza sustatzen bada, Ekintza Planen burutzapena eta arrakasta ere hobeak izango direla, herritarrak, planean parte hartuz gero, euren plana ere badela konturatzen baitira.