top of page

Senidetzea

Arteako Udalerria, Urrezko Izarra

Montaña y lago

Montaña y lago

Cabañas de playa

Cabañas de playa

Rueda de la fortuna

Rueda de la fortuna

Palmeras

Palmeras

Bicicletas urbanas

Bicicletas urbanas

Montes con nubes

Montes con nubes

Hiri senidetuak Dulverton (Erresuma Batua) 1.300 biztanleko udala. Exmoor-eko parke nazionalaren egoitza da. Saint Laurent de Neste (Frantzia) Pirineo Zentraletan kokatua, Nekazaritza Inguruneko Informazio Teknologikoaren Europar Zentroaren egoitza da (CETIR). Zwierznice (Polonia).​

III. Milurtekoa eta Senidetzeari buruzko Europar Jardunaldiak egin ziren Bilbon Hezkuntza eta Kulturaren Europar Batzordeak antolatuta. Arteak, Senidetzearen Urrezko Izarra jaso zuen 1999. urteko abenduaren 3an, senidetzearen alde egindako lanaren aintzatespen gisa.

600 biztanleko nekazaritza-udal txikia dugu Artea, Gorbeiako Parke Naturalean kokatua. Babespeko Natur Guneetan kokatutako Udalerrien Tokiko Garapenari buruzko Europar Mintegia antolatu eta egiteagatik eman zitzaion sari hori. Artearen herri senidetu europarren arduradunek ere parte hartu zuten bileran, hau da, Dulverton (Erresuma Batua), Saint Laurent de Neste (Frantzia) eta Zwierznice-ko (Polonia) arduradunek. Bileraren amaieran senidetzearen zeremonia ofiziala egin zen herri txiki horiekin. Interes eta arazo berdineko udalak dira.​

Babespeko Natur Guneetan Kokatutako Udalerrien Tokiko Garapenari buruzko Europar Mintegiaren helburua, babespeko guneetako garapen sozioekonomikoaren inguruan esperientziak elkar trukatzea zen (adibideen bitartez: benetakoak eta praktikoak). Horretarako, besteak beste, honako gaiak eztabaidatu ziren: garapen turistiko jasangarria, babespeko guneek nekazaritza-ekonomiari egiten dizkioten ekarpenak, baserri dibertsifikazioa, errenta tradizionalen konpentsazioa, tokiko erkidegoek kudeaketa planetan duten partaidetza, enplegu iturri berriak babespeko guneetan, udalen garrantzia, erkidegoaren garapena eta abar. Amaieran, senidetze akta ofiziala sinatu zen aipatu lau udalen artean. Ingurumen Jasangarriko Eremuetan kokaturiko Udalerrien Sarea eratzeko abiapuntua izan zen akta hori. Aipatu sareak jarduera eta proiektuak batera egiteko helburua du.​

bottom of page